|
TXIKITA
«ETZAKIT» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 1998
Hartu, izan, buka, dudan, ezin, nora, denok, irten, doalako
taberna ilun batean ordu asko igaro ditudalako.
Bero, nori, uki, goza, bada, buru, buelta, zure, naizelako
ai ene txikita gutxi zaitut nire ta desio zaitut asko.
Azukar goxoaren bidaien, usaimena datorkit zugandik.
Zaren bezain txikita izanik, besoetan nahi zaitut lehenbailehen.
Ta loa gauarentzat bada, zu niretzat
ni zuretzat egin naiz hara, uki nazazu pixkat.
Lokartzean nago zure sentsazio denen ametsetan nabil
eta zein eder zaren sentitzeak beste trago bat merezi din.
Azukar goxoaren bidaien, usaimena datorkit zugandik.
Zaren bezain txikita izanik, besoetan nahi zaitut lehenbailehen.
Ta loa gauarentzat bada, zu niretzat
ni zuretzat egin naiz hara, senti nazazu pixkat.
Txikita... argi izpiak banarama
Txikita... etorri zaitez niregana
Txikita... gaur bakarrik mozkortu nauzu
Txikita... bakar-bakarrik utzi nahi nauzu.
Azukar goxoaren bidaien
usaimena datorkit zugandik...
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Kaki Arkarazo |