|
GOIZ EDO NOIZ?
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
Gazte buru ero
gazte buru ero
asteburuero.
Laino artean hegan
ea norantz joaten dan.
Asko gara gero
asko gara gero
aske gara edo.
Non gabiltzan non gauden
jakin gabe nola den.
Apurka-apurka, jolas soil bat zena,
irteerarikan ez duen bidean bihurtu da dena.
Non gelditu dira, momentu kuttunak,
ilusiorik ez du amestu gabe lo hartzen ez dunak.
Gauez ilunargi
gauez ilunargi
egunez ilargi.
Zer den eta zer ez den
jada ez da bereizten.
Hau da zoramena
hau da zoramena
zoratzearena.
Nahi ta goiza iritsi
ezin begirik itxi.
Apurka-apurka...
Dena probatzearen alde
dena, ezer pentsatu gabe
ikustezina da muga...
pentsatzeko berandu da!
Zer sentitzen den jakin nahian
sentimenduak galtzen dira
norberak soilik norberan sinisten duen
sostantzien uhartean!
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano, Kaki Arkarazo, Etzakit |