|
GAUR
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
Joxiren
irrifar amestia
Joxeanen
begirada eztia
lurrari
kendutako loreak
gordeak
gure bihotzean GAUR
Josuren
ilusio galdua
Xantiren
bizitza zapaldua
Mikelen
zaurien krudeltasuna
maitasun
oroitzapen dira GAUR
Rafaren
Ana, Agurtzaneren...
Ramonen
Anjel ta Agustinen
Bixente
David, Joxe Mariren...
Non diren
nork hil ote zituen
norentzat
izen asko zituen
dituen gobernuak daki GAUR.
Kriseilu baten argiz
zeruari begira
nora doaz non dira
galdutako ametsak
galdutako loreak
galdutako bihotzak
izen izan zirenak
zenbaki bihurtuak.
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano |