|
URTEAK
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
Urteak
hogei igaro dira
ateak
itxi egin bailira
begira, uneoro ari da
herrira, lotzen duen harira.
Gertutik
urrutira pausoa
urrundik
hurbiltzen da presoa
jasoa, herriaren besoa
osoa, herria sentitzen du osoa.
Helduko da bai eguna
lotura askatuko da
haizea ere aske den
egun hori helduko da.
Badaki
barruan preso dela
kanpoan
herria den bezela
kartzela
ziega txikien gela
itzela, itzela sorterriak duela.
Presoak preso dauden artean herria ere
preso dago
borrokan dago
batak bestea askatuko duelako
bien edergai
bietan darrai!
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano, Kaki Arkarazo |