|
ZARENA
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
Bakardadean
argiak itzaltzean
maindire azpian
gorputz biluztuak
korapilatzen dira
laztan goxoetan.
Desioak banatzen dituzte
arduratu gabe
amorantea nor den edota
nolakoa den...
Sentitzen dutena
elkarri adieraziz
maitasun beroan
edertasunean
erreparatu gabe
barnean daukate.
Behatzekin gozatzen delako
ta ez begiekin
gorputz biluztuak parez pare
gauaren menpe.
Goxo-goxo
maite zaitut
neurri gabe
mugarik ez
polita da.
Goxo-goxo
behar zaitut
zu zarena
zaren eran
zara eta!
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano |