|
ENE KUTTUN
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
Ene kuttun
bata bestearena gaitun
ene kuttun
hitzak hain atseginak ditun
nik hartzen haut hik har nazan
kotxean, etxean, plazan
ene kuttun
sorgindu naun lehen ikutu(a)n.
Hona, hara
eguna pasa dinat jada
hona, hara
hirekin pasa nahian "gaua"
hagon lekuan hagola
maite haunat, eta nola!
Hona hara
sentituz bertatik bertara.
Egunen joan-etorrian
hire ondoan
tentazio hitzak ahoan
hirekin jarraitu nahi dinat
hirekin egin
atsedenik gabe hitz egin!
Irekin dinat neure atea
zabal-zabalik zegon maitea
hirekin nahi dinat gau eta egun
naizena bihurtzen nauen euskara kuttun!
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano, Kaki Arkarazo, Etzakit |