|
DENBORA
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
(denbora)
Begi itxiak begira
muxu goxo bat emanaz
gaua argitzen ari da
arren estutu nazazu
ez joan!
Arren esaidazu berriz
atzo zenion bezala
ezin duzula ni gabe
bizitza desioz bete.
Aurrera doa dena, gu non gaude
bizi nahian joan da, oharkabe
denbora.
Denborak eraman zuen
maite ginenaren xarma
berriro ekarri dugu
eta berriro darama.
Aurrera doa dena, gu non gaude
bizi nahian joan da, oharkabe
denbora.
Itxi begiak itxi eman muxu goxo bat
badator berriz gaua
geneukana galtzetik
daukaguna galtzera
tarte txikia dago...
Denbora.
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano |