|
BIHOTZ ZATITUA
«GOIZ EDO NOIZ?» ETZAKIT TRIKI ELKAR, 2000
Karrika ilunean barrena
euriz busti den lurrean pausoka
emakume bat aterkipean
etxerako bidean.
Beldurrik ez du baina
kezkaturik dihoa karrikan
bidean bakarrikan
sentitzen denean
(bakarrik karrikan).
Farola baten argi goibela
begiztatzen du urruntasunean
pausoen hotsak entzuten ditu
itzal bat dauka atzean.
Pausoa azkartuz
urduri jartzen ari da
aurrerantz dihoa, aurrera begira
pausoa azkartuz.
Gauean gordetzen da
erasotuaren
oihu sufritua.
Gauean gordetzen da
malkoen artean
bihotz zatitua.
Karrika ilunaren ertzean
farolaren argi goibel azpian
euri ttanttekin bustitzen dago
emakume baten gorpua.
Ondoan aterki bat
odol putzuan giltza batzuk
odol putzuan etxeko aterik
irekiko ez duten giltza batzuk.
Gauean gordetzen da
erasotuaren
oihu sufritua.
Gauean gordetzen da
malkoen artean
bihotz zatitua.
Hitzak: Jon Garmendia "Txuria"
Musika: Xabier Solano, Kaki Arkarazo |