|
BOROBILA DA MUNDUA
«KALANBREAK» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1998
Zer esan nahi du aurpegi horrek?
Zer da
begirada hori?
Zertara datoz hainbeste kexu,
berba
ta sasi-teori?
Gure urte beltzetan bizi izan
zena
esaten ez dakit,
guk dugu errua umetatik
dena emateagatik.
Kalean pasia dezakezu
neska
gerritik helduta
asteburua heltzerakoan
festa
lagunak bilduta.
Hor daukazu nahi baduzu zure
esku
aitaren autoa,
munduan zehar ibil zaitezen
prestu
bost martxatakoa,
lau hilabeterako lanpostu
finko
bat soldatarekin...
eskatu ahala emanda ere
nahiko
ez al da zuekin?
Ez eman buelta gehiegi
amets gauzaezin hoieri
dakitenei, dakitenei...
begiratu ta segi!
Borobila da mundua,
ederra bizimodua,
zaindu zazu, zaindu zazu...
zaindu zure burua.
Gure sasoian jaio bazina
isil-isilik zeundeke
gaur egun edonor nahi bezala
ibil
ta bizi liteke.
Zuek duzuena lehen ez zeukan
inork!
Galde edonori
orain dena da libre dena guay
denok
gara everybody!
Ez eman buelta gehiegi...
Borobila da mundua...
Hitzak: Igor Elortza
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |