|
SUGAARMAN
«KALANBREAK» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1998
Nor zara zu?
Hegaz ikusi zaitut etxe artean jo eta su
zabalik daude leihoen
zirrikituetatik
sartzen dena zara zu.
Bat, bi hiru
bazatoz ta bazoaz, nondik ta nora
ez dakigu
gure kale urratuen
zirrikituetatik.
Maltzurrek hartu eta eraman naute
salbatu nauzu baina ez nauzu maite
tori azken muxua, muxu goxua agur
ta ez itzuli behar zaitudan arte.
Maskaratu
itzalaren itzala gauaren gau
su mendien su
lurraren barrunbetako
zirrikituetatik
sartzen dena zara zu.
Nor zara zu?
Bazatoz ta bazoaz, nondik ta nora
ez dakigu
gure kale urratuen
zirrikituetatik.
Maltzurrek hartu eta eraman naute...
Hitzak: Jon Maia
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |