Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

MALKOZKO IRRIA

«KALANBREAK»
GOZATEGI
TRIKI ELKAR, 1998

 

Ahaztu dira ametsak

ahaztu dira planak

kolorezko munduak

indarberritzen nindutenak

altxor bihurtu ditu

altxor iraganak

txarrak baztertu eta

buruan gorde ditudanak.

 

Pozik hasi zen hura

pozik buka bedi

bizitzaren bidean

irri eginaz geldi-geldi

ni nirean banoa

zu zurean segi

lehen bizia zinen

orain agian biziegi.

 

Malkozko muxu gazi

bustietan bustitako

azal leunetan

piztu zen suak argi egin du

ilusioz jantzitako

laberintoetan.

 

Hitzak: Asier Gozategi

Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea