|
IZARREN DIZDIRA
«KALANBREAK» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1998
Ama, zer nahi duzu laztana
etorri neregana
ezin dut egin lorik
malko artean dauzkat
maindireak itorik
amatxo nik zergatik
ez dut aitatxorik.
Negar ez duzu egin behar
izar artean zehar
aske ibiliko da
irrifarre eginez
begira zazu gora
bestela bera ere
triste jarriko da.
Bere izarraren dizdira
handiari begira
loak hartuko nau.
Amets egingo dut gauean
bere aldamenean
esnatzen naizela.
Pena hemen ez dagoena
konponduko da dena
ez nuke nahi besterik
ez baduzu nahi aitak
negarrez ikusterik
zergatik zaude zure
begiak bustirik.
Hara beti izango zara
aitatxoren islada
zu nerekin zaudela
pentsarazten didazu
gurekin dagoela
orain badakit noizbait
itzuliko dela.
Bere izarraren dizdira...
Hitzak: Xabier Sukia
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |