|
LAU BEGIRADA
«KALANBREAK» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1998
Itzalpean hamar urtez
etxetik urruti nago
loreak askatu dira
udaberri bat gehiago
begi bistan nahi nituzke
baina eskuan nahiago
tamalez zulo honetan
lore usainik ez dago.
Egunak urtaro dira
eta urtaroak urte
udaran itsasertzea
gogoratu nahiko nuke
halere barruan gaude
maitasun hutsaren truke
hemen itsaso bakarra
malkoek egiten dute.
Udazkenak piztutako
oroitzapen mingarriak
hainbeste seme atzean
utzi dituzte herriak...
Orbel bihurtuko dira
arboletako orriak
denborarekin sortuko
al dira kimu berriak.
Neguaren belztasuna
gauaren ahaide zitala
ezkerreko ukabila
etengabeko itzala
gure malkoek elurra
urtzen dute berehala
ziur naiz udaberrian
lore izango gerala.
Hitzak: Iņaki Gurrutxaga
Musika: Asier Gozategi - Iņigo Goikoetxea |