|
|
TRIKITI TESTUAK
|
ATEA JO
«KALANBREAK» GOZATEGI TRIKI ELKAR, 1998
Haurrak nekez
egin dun hondarrezko
gaztelua
irentsi eta
dena eraman duen
olatua
bezalakoak.
Isiltasun
ozenegizko baso
jasangaitza
salatzera
bortizki ausartu den
kuku-hotsa.
Garen ezkero
izango naiz ni.
Lehen begiz jo ninduzun
begitan hartu nauzu
ta orain begietan
jo nauzu
lehengo garai isilak
orain iskanbilak
joko nik joko ditut
argi ezkilak.
Ezkilen oihartzuna
gaua ta eguna
argitu egin baita
iluna
argi al dago argi
argi gero argi
ea ba guztiok izaten
dugun argi.
Jipoitua
izan aurreko lehen
hasperena
jipoia jaso
aurretik ate joka
hasten dena.
Sentitu zaitut
sentitu nahi dut.
Hitzak: Ibai Esoain
Musika: Fran Iturbe |
|
|