|
EUSKADIKO LOREA
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Euskadik zeuzkan aunitz larrosa
t'abetako bat zan Irun:
baņan inbiriz zegon anaiak
beretzako nai omen zun,
oroitu gabe larrosak ere
arantz zorrotzak dauzkala
t'Irunen zeuzkan arantz zorrotzak
bere semeak zirala.
Irun artzera arro ta pozik
etsaia etorri zanian
Irunen zeuzkan seme guztiak
jarri ziraden atian.
Berrogeita bost egun egon zan
ezin sarturik etsaia,
baņan amaren seme txar batek
iriki zion atia.
Ala ta guztiz Irun zalako
dago bizirik Euskadi,
bestela etsaiak zapaldu zuben
bere oinpean aspaldi.
Baņan Irunek galazteatik
jokatu zuben bizia:
au galdu zuben baņan ez da gal
euskotarraren etxia.
Gernikan dagon zuaitz azpian
Euskadik dauzkan semiak
asiko dira Askatasunai
zabaltzen laster bidiak:
t'Iruneraņo zatoztenian
ez egin negar anaiak!
Irun il bada piztuko dute...
bizirik dauzkan semiak!
Hitzak: Juan Ezenarro, Txori Txiki. 1937-III
Musika: Joseba Tapia |