|
DIPUTADO FIŅA
«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak» JOSEBA TAPIA GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Ibarne, Ibarne,
republiken etsai,
Eskualerrin erne
zan Ibarnegaray.
Diputado fiņa
izan bear omen zun,
zimaurrez egiņa
askoz obe gendun.
Erbetarren alde
joka behar zuala
esan-ta, bertzalde
joan da, zer azala!
Faszistekin baltzan
dabil ezkeroztik
gezur eta fartsan
ez dago oberik.
Erriyaren aldun
izan bearrean
Dourceles-en lagun
nayago du izan.
Lagun ere ez da
morroitxoa baizik.
Ibarne, Ibarne!
Bai al dezu lotsik?
Edo zentzuz antzu
gelditu al zara?
Nola zoaz faltsu
orien aldera?
Euskaldun semea
libertade aurka!
Arbaso legea
darabil adarka.
Zoaz, bai, Ibarne,
Doixlande aldera
zu lakoak erne
oi diren lurrera...
Fürer-i gibela kuztera!
Hitzak: Anonimoa. ERRI, 1937-IV-24
Musika: Joseba Tapia |