Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

EUSKO GUDARIAK

«AGUR INTXORTA MAITE, 1936-37 gudako kantuak»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001

 

Eusko gudariak gera

Euskadi askatzeko

gerturik daukagu odola

bere aldez emateko

 

Irrintzi bat entzun da

goiko tontorrean

goazen gudari danok

ikurriņan atzean

 

Faszistak datoz eta

Euskadira sartzen

goazen gudari danok

geure aberria zaintzen

 

Gure aberri laztanak

dei egin dausku-ta

goazen gudari danok

izkilluak artuta

 

Arratiarren borroka

izan da Intxortan

Mola ta errekete

gelditu dira bertan

 

Ikurriņa goi-goian

daukagu zabalik

ez da iņor munduan

eratsiko dabenik

 

Nai-ta etorri Mola

ta milla rekete

ez da iņor sartuko

bizirik garen arte

 

Agur Intxorta maite

gomutagarria

Arratiar mutillaren

Garaitza tokia

 

Ez da sartuko iņor

ez Euskal Errian

eusko gudariren bat

zutik dagon artian

 

Hitzak: Jose Maria Garate / Alejandro Lizaso / Basilio Pujana. 1932-1936-1937

Musika: Herrikoia

Moldaketa: Joseba Tapia