|
ZALDI GORRIA
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Horra kantuan bizimoduko
aldaketen gorabeherak
ez kamino ta ez argi indar
urik gabe fregaderak
lixiba ere errekan joaz
haiek ere ibilerak
gaur sinisteko zaila dirudi
ikusi gabe norberak.
Lau gurpileko gurdi luze bat
zaldi gorria aurrean
nagusiaren ia hotsakin
jarriko zan indarrean
bi herritako garraio lanak
denda edo tailerrean
lehengo batean ginen hola ta
ez du ematen hurrean.
Orain denetik bada aukera
osaturik gaude dana
kotxea eta ordenadora
ta bakoitzak mobil bana
familiako elkarrizketa
urria edo bakana
zer aurrerapen mota ote da
bizitzen ari gerana?
Orain oporrak ere badaude
hiru bat aldiz urtean
Aste Santuan ta abuztuan
edo abendu partean
Ibiza edo Habana goaz
Candanchura elurtean
lasaitasunik ez da sumatzen
gaur egungo gizartean.
Musika: Angel Larraņaga
Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |