|
OHEA
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Maite bat aipatzeko
nabil desiotan
azaldu nahirik zenbait
maitasun diotan
harreman berezia
baitago biotan
gaua igarotzean
goxo-goxo lotan
goizetan penaz utzi
izan det askotan.
Sarri egun ta gauak
batetik besteko
eta bera nere zain
begiak ixteko
agian lotarako
edo jolasteko
haserre zegoenik
ez dezu usteko
beti prest dago bera
ni ondo uzteko.
Gauerako bera dut
lagun haundiena
baina sarritan kezkak
sortzen dakiena
mozten dakielako
loaren aihena
orduan aldeginda
nabil lasaiena
penaz utzitakoan
maite det gehiena.
Gorputza dudanean
nekez ezindua
nere karga sarritan
baitit arindua
horregatikan nago
hain maitemindua
baina hain da ederra
festaren mundua
gauean ezin bete
goizez agindua.
Goxoa da ohea
beti ez da ordea.
Penaz utzitakoan
ez al da hobea?
Istripu bat izanda
hain nengoen ilun
ordu denak ez ziran
goxo eta leun
ohean geldirikan
hogeita hamar egun
egoera gogorra
ta ohea bigun
babes hoberik ez zen
neretzako inun.
Musika: Angel Larraņaga
Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |