|
ZELATUN
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Ai nere sentimentua
soinu txikiarengana
errurik gabe jasoa
hauspo gaiztoaren fama
gaur ere bada besteren
onik ezin eramana.
Ez pentsa guztia denik
zorion eta bertute
herriaren izen ona
lurperatu nahi digute
dantzatzen ez dakitenak
mingaina dantzatzen dute.
Gaur egun soinujoleak
onak eta asko daude
eskerrak herri jator bat
badegula gure alde
gu ez ginateke inor
zuen laguntzarik gabe.
Udaran herririk herri
ta irailean Ernio
imajenak biltze hori
ETBri dagokio
bestela gure festari
amaiera datorkio.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketa: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |