|
HAMASEI HAMAZAZPI
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Hamasei hamazazpi
urtetara joanik
nola jakin bizitza
bihurria danik
gaztetasuna eta
sasoia izanik
bai al da estropozu
egin ez duanik.
Elkarrekin dabiltza
egun ta arratsa
kontuz atearekin
ta zaindu behatza
gertu izaten baitu
gozoak mikatza.
Auzo txiki ta herri
hiri ta nazio
bizitzak sortzen digu
zenbait tentazio
inoiz bihurtzeraino
jolasak bizio
suaren inguruan
kontuz Inaxio.
Egon baldin bazera
pentsatzen jarririk
nekez atera leike
arrasto garbirik
ezin poztu barrenik
edo aurpegirik
tunel horrek ez baitu
aurrean argirik.
Ixilikako gauzak
badaukate saltsa
baina zail da borratzen
uzten duen mantxa
inoiz ikusi baitet
norbaitzuen martxa
errez erori eta
gero ezin altza.
Nonahi uso postuak
daude ehizerako
reklamu faltsuekin
tentaziorako
beregandu baino lehen
konturatzerako
neurria jar zaiezu
zeu erretzerako.
Musika: Angel Larraņaga
Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |