|
FESTA GIROA
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Uda garaian egutegiko
deialdiak ikusita
zenbat auzo ta herri polit
egin diogun bixita
bertsotan edo soinu kam
udaberrian hasita
festa giroan joaten gara
Euskadin alde guzita.
Festa giro, festa giro
zuekin gaude berriro
egin festa egin festa
aupa mutil aupa neska.
Gipuzkoatik Bizkai Araba
edo Naparro partean
Iparraldeko herrixkaren bat
tokatzen zaigu tartean
orduak aisa pasatzen dira
festazaleen artean
nahiz eta gauzak asko aldatu
joan den hogei bat urtean.
Orain txosnetan dabil jendea
ta plazak berriz arindu
gure garaira itzul ditezen
ezingo zaie agindu
bakoitzak daki bere gorputza
zer konpasetan astindu
entzuten jarrai diezagutela
edo gureak egin du.
Giza bizitzak garai denetan
izango zitun mudantzak
lehen eta orain denetik daude
larrosak eta arantzak
neska-mutilak elkartutzeko
lehen balio zuen dantzak
orain ez dute erakarpenik
fandangoak eta baltsak.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde
Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |