|
KANTARI GATOZ
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Kantari gatoz giro eder hau
pixka bat goza dezazun
dibertsioa beti delako
bizi poz eta osasun
zure estresa relajatzeko
ai zer aukera daukazun
jarraitu festan galtzen ez utzi
hainbeste aberastasun.
Festa garaia hain da ederra
ezin liteke ukatu
zenbat alditan ote dituzu
musuak musuz trukatu
kalimotxo ta zuritoz hasi
konbinatuta bukatu
hortik aurrera zer pasatu zen
ez zaiguzu esplikatu.
Ordu goxoen ondorioak
badaude oroimenean
lo falta edo resaka soilik
ez baita biharamunean
geldirik nola egongo zera
sasoia dagoenean
bakoitzak berak utziko baitu
ezina datorrenean.
Ihartutako zuhaitzak ez du
hosto berde ta kimurik
lehortutako errekan ere
ez zazu bota amurik
garaian zaude dena aukeran
ta ez galdu animurik
gero ez baitezu inoiz izango
ongi pasean damurik.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |