|
SANTA LUZI GAUEAN
«AGUR» EPELDE ETA LARRAŅAGA TRIKI ELKAR, 2004
Hilaren hamahiruan
ta larunbatean
Santa Luzi gaueko
afari batean
aukerak jarri ziren
eskaparatean
hura festa giroa
modisten artean.
Bide labainkorretan
ez al zinen sartu?
Ezin zenduelako
aukerik baztertu
neska erori zen ta
mutilak min hartu.
Nonbait trajezalea
ez zuen gustoko
josten ez bazekien
dena zen oztopo
modista argi batek
badu zenbait joko
txandalzale batekin
egin zuen topo.
Euskaltelek nonahi du
bere kobertura
mezua sumatzean
pozik agertu da
iritsiko zirela
uste det tratura
tentagarria baitzen
oihal eder hura.
Zeloen iturriak
badu jarioa
lehengo trajezalea
mutil serioa
gau giro eder batek
zer ondorioa
modistak galdu zuen
lehengo nobioa.
Musika: Angel Larraņaga, Tomas Epelde Moldaketak: Tomas Epelde, Iker Allur
Hitzak: Angel Larraņaga |