|
TOUT DROITE
«KUKUMA» KUKUMA / RUBEN ISASI ELKAR, 2004
Italiaraino joatekotan edo
Elkartu ginen hiru torpedo
Musika jotzen bidaiatu ezkero
Eredu bikaina, gero!
Norabidea hautatu ahala
Berorri eutsi posible bada
Ta ez aldatu ardiek bezala
Belgika, Paris, Rouen.
Hau bidaia eroa!
Hau deskalabroa!
Auskalo bihar non eroriko garen
Non hartuko dugun loa.
Gaua gainera erori aurretik
Ohea aurkitzen saiatu lehenik
Furgona baino ostatu hoberik
Badago topatzerik.
Behar ez duzun edozein huskeriak
Puztuko du zure fardeleria
Hura bai generadore bitxia
Gasoil iturri bizia.
Abiatzekotan atzerriruntza
Beste kontu bat duzue hizkuntza
Guk badakigu frantsesaren funtsa
"ui mesié, tudruá, tudruá"
Bidaia gogorra izan gendun baina
Sufrimenduak badu bere ordaina
Garagardoaz horditzeko a(d)ina
Nanteseko sesioan.
Musika: Herrikoia / Ruben Isasi / David Nanclares
Hitzak: Xabier Valle |