|
EZUSTEKO ARRANTZA
«KUKUMA» KUKUMA / RUBEN ISASI ELKAR, 2004
Bazen behin tximino bat basoan barrena,
Erreka zeharkatu beharrean zena
Uretan topatu zuen izaki lerdena
Itotzen lez ahoa zabaltzen zuena.
Kontzientziak eraginda hor da tximu bera
"Itoko da gaixoa, ni nau bere aukera"
Unerik galdu gabe, airera du atera
"Arnasa hartuko balu, hau bai alegera!".
Orduan hasiko da arrainaren "dantza"
Gure heroiaren ustez pozik dago, antza
Agudo bukatu da itoaren txantxa
Tximua doluan ta bete da triskantza.
Oihanean sartu da tximino koxkorra
Arrantzan oso ona, sorosle doilorra
"Lehenago iritsi izan banintz horra
Saihetsiko nioke heriotz gogorra".
Hegoak luzatzen du antzeko negarra
Arrain bilakatuta, tximu du Iparra
Uste ustela eta harroputz samarra
Gura beti dena tankera bakarra.
Musika: Ruben Isasi / David Nanclares
Hitzak: Xabier Valle |