|
EGIN DEZAGUN
«M-N EZTEN» M-N EZTEN GAZTELUPEKO HOTSAK, 2001
Erdizka egiten ditugun lanek
sutzen naute, baina ez berotzen,
tantarik-tanta dastatuz nahi dut
denbora erretzea
ez hark ni kixkaltzea
Igerialdi lasaiak eginez
elkarren ezti garratzen artean
arnas hartzeko etenik gabe,
zein gozo nintzatekeen
bertan itota ere
Egin dezagun gauaren bueltan,
ordainez,hil behar nautela,
eta nire azken une goxoak zurekin
nahi ditudala
Egin dezagun gauaren bueltan,
nireak egin duela,
eta nire azken une goxoak zurekin
nahi ditudala.
Musika: Xabier Solano
Hitzak: Ixiar Oreja |