Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

EUSKERAREN ARANTZAK

«AI ENE!»
ENE BADA!
HOTSAK, 1999

 

Loreen erresumako

printzesarik ederrena

hainbeste babestu nahian

malkotan ito zutena

Inork ez mintzeko

giltzapean kitto

dorre barruan ito

bakardade ta hutsaren

tristurak hil zuen betiko

 

Euskera gu gabe ez da

gu bera gabe ere ez

baina bizi izango da bai

gu biziko garen legez

etxe ta kalean

lagunen artean

eginez aho betean

udaberrian lorea

zelaian dagoen antzean

 

Hainbeste maitatzen omen

dugula denok euskera

baina hizketarakoan

utziaz alde batera

kontzientzi ustela

ezin da honela

behingoz entzun daitela

ezpainek laztan bezate

musutxo bat bezala

 

Uneztatuz disdiratsu

jarriko zaigu lorea

eguzki izpi azpian

kolorez bete-betea

helduaz auzora

taberna txokora

eta denon ahora

udazkenik ez dadukan

bakarra izango da