|
HERIOTZARI KUKUKA
«URETIK IZOTZERA» ENE BADA! GAZTELUPEKO HOTSAK, 2000
Arnasestuka kalean, korrika-korrika.
Eurek atzetik segika, tiroka-tiroka.
Hamasei urte zituen, lehenengo ostiak, itzelak!
Gero etorriko ziren, beste guztiak: ideiak!
Parekoa hartzen bada, kolpeka-kolpeka
ondorioa izaten da, burruka-burruka.
Aukera eman zuenak menpean hartzeko bestea
eskubidea eman zion erantzuteko, gazteak.
Amorrua barrenetik harrika-harrika
aurrerago joateko, irrika-irrika
aukera gogorrenari, berba emanda bidean
heriotzari kukuka, ta ezkutuka gauean!
Musika: Ene Bada!
Hitzak: Unai Iturriaga |