|
EZ DIZUT ESANGO
«AUSKALO» ALAITZ ETA MAIDER TRIKI ELKAR, 2002
Ez dizut esango, ez dizut esango,
goiz usaineko ahotsa duzula,
zure gorputzak eguzki aldeko
mendien sosegua duela,
baina zurekin ez nagoenean
maleriaz gaixotzen naiz.
Ez dizut esango, ez dizut esango,
desertuko erreka zarela,
ez ilea arratsaldeko haizea
baino leunagoa duzula,
baina zurekin ez nagoenean
maleriaz gaixotzen naiz.
Ez dizut esango, ez dizut esango,
gazela begiak dituzula,
ez dizut esango ez baita egia,
zure begirada normala da,
baina zurekin ez nagoenean
maleriaz gaixotzen naiz.
Musika: Alaitz Telletxea
Hitzak: Alaitz Telletxea
Joseba Sarrionandiaren testu batean oinarritua |