|
ETA BESTERIK EZ
«AUSKALO» ALAITZ ETA MAIDER TRIKI ELKAR, 2002
Egunsentiaren freskura
arratsalde argia,
udaberriaren usaina
zabaltzen ari da,
eta besterik ez
eta besterik ez.
Mendien hezetasuna
ta zure usaina,
esnatzean muxua
gauean laztana,
eta besterik ez,
eta besterik ez.
Udazken ilunabarra
zure irribarra,
euria barra-barra
maitasunaren garra,
eta besterik ez.
eta besterik ez.
Ilargitan dantzari
"Aupa!, hori-hori!",
une goxo bat emanez
gure bizitzari,
eta besterik ez
eta besterik ez.
Musika: Alaitz Telletxea
Hitzak: Alaitz Telletxea |