|
IZAR ARROXA
«HARRAPAZAK!» KONTRAIRO AUTOPRODUKZIOA, 2003
Telebista saiotako / esklusiba-dantza
txunditurikan naukate / zenbat zalaparta
txou horietan izan nahi det / neuk protagonista
famaturen bat ligatu / eta bizi bizitza!
Ene bihotzeko izar
zurekin behar dut izan
zurekin lo egunero
zurekin beste amets bat
Ai izar arroxa
Karibeko irlaren baten / argazki zaparrada
hondartza zuriko hondarrez / beterikan gorputzak
bainujantzi loredunak / betaurreko beltzak
zirriak eta muxuak / eta bizi bizitza!
Edonongo aireportuko / mostradore luzetan
paparazzien aurretik / korrika saioak
ile-apaindegietako / bezeroen ahotan
ostegunero kioskoan / eta bizi bizitza!
Musika: I. Lopez Santiago
Hitza: A. Irureta |