|
OILO IPURDIA
«HARRAPAZAK!» KONTRAIRO AUTOPRODUKZIOA, 2003
Heldu da gaua / astebete zain
gaurkoan esango / al zioat zerbait?
Han dago bera / asper-asper eginda
animo eta eskaiok / sua eta garra.
Nigana dator / ai ama!
Goitik behera zeukanat / oilo ipurdia.
Zergatik ezin dugu izan maitale
gaur ere etxera bakarrik
utzi dezagun behingoz lotsa kalean
maite zaitut aspalditik.
Hurbildu hadi / eta gonbida ezak
patrikako xoxak / behingoaz gasta hitzak.
Printze urdina / barrarantz doa
zerbait esateko / azken aukera da.
Nigana dator / ai ama!
Goitik behera zeukeat / oilo ipurdia.
Izerdi hotza / arnasestua
mingaina lodi eta / hankak dardarka.
Horrela nora hoa / lotsagarri hago
hurrengo batean / saiatu beharko.
Musika: Ian Telfer, Jhon Jones, Alan Prosser
Hitza: A. Irureta |