|
ETXERA
«HARRAPAZAK!» KONTRAIRO AUTOPRODUKZIOA, 2003
Negu beltzeko plaza hotzean
Beha presoaren ama
Begiak dir-dir desirak bete
Eskuetan poltsen zama
Ttirri-ttarraka autobusa da
Heldu jendearengana
Bor-bor geldoan abiatu da
Gauaren beltzaren barna
Burdinpean den kuttunarentzat
Arnas berri bat darama
Gela utzita autobusera
Sartu eta lokamutsa
Ametsetako askatasuna
Errealitatera bultza
Elur zuriak estali ditu
Bideak eta zelaiak
Gogoak dira lur izoztua
Urratuko duen laia
Bisitan sartu eta berehala
Pozak pizturik bisaiak
Hogei minutuz hasperenetan
Bizkor jaldi dira nahaiak
Helduko dira noizbait laztana
Liberatzeko garaiak
Gela utzita autobusera
Sartu eta lokamutsa
Ametsetako askatasuna
Errealitatera bultza
Musika: J. A. Fdez de Okariz
Hitza: Txato Unama |