|
ZER GERTA ERE
«HARRAPAZAK!» KONTRAIRO AUTOPRODUKZIOA, 2003
Heldu gara maitia / gure mugara
eskutik helduta / ez zaitut galdu nahi.
Ibaia dago gure aurrean/ zeharkatu behar dugu
eskuak askatu behar / badakigu badakigu.
Zein korrontek hartuko zaitu zu?
hartuko nau ni?
Bestaldeko zein portutara helduko zara?
helduko naiz ni?
Gertatzen dena gertatzen dela
gertatzen zaiguna gertatzen zaigula
zer gerta ere
gerta dakiguke gertarazten duguna.
Egunen baten maitia / beste aldean
ikusiko gara / ez zaitut ahaztu nahi
Zubi luze bat gure artean / itsasoa harro dago
eskuak askatu behar / badakigu badakigu.
Musika: J. A. Fdez de Okariz
Hitza: R. Sanchez |