Hasierako orrialdeaTrikiti testuakDoinutegiaHiztegiaPrentsaEuskal Herriko Trikitixa Elkartea

 

TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

EROTURIK

«HARRAPAZAK!»
KONTRAIRO
AUTOPRODUKZIOA, 2003

 

Urte askotan / nire alboan

Beti lagun bezala / esne-mamitan bizi ginenean

Egunak labur / zure ondoan

Sutondoan neguak / non ote dira muxuak?

 

Geroarte batez / agur egin dit hotz

Azalpenik gabe / ikusiko gaituk

Denbora behar diat / dei nahi dekenean

 

Orain hemen nago…

Gauari begira

 

Urte asko dira

Malekoi zaharrean

Ezagutu nuela

 

Eroturik nirekin zaudenean

Eroturik nirekin ez bazara

 

Arrats gorri hartan / eta luze gabe

Etengabe maitale / azkar ahaztu dira

Oso maite zaitut / bezalako hitzak

 

Betiko sua…

Itzali ote da?

 

Agian ez zinen zu

Malekoian

Nire zain zegoena…

 

Musika: J. Domezain

Hitza: A. Irureta, R. Amor