|
BI GAUEKO EGUNAK
«HARRAPAZAK!» KONTRAIRO AUTOPRODUKZIOA, 2003
Euria gogor ari du / karriketan iluntasuna nagusi
oroitzapenak irakiten, gazte garaiak urruti / Itzulezin! Itzulezin!
36ko gerra: sarraskia ! / Hamasei urte,
ume mukizu bat, ez besterik, / gurasoak negarrez,
senideak miresmenez / nora noa, zer datorkit?
Gaztetasuna eta kemena
amets ugari guda horretan
Hhamasei urte
Negar malkoak eta samina
hainbat etxetan
Lubaki bizitoki, / zigarroa, kafea eta pattarra,
metralla, bonba eta bala, beldurraren atabala / Itotzeko! Itotzeko!
Hilotzak nonahi, nonahi, lagun eriak / arnas estua,
hotza, bakardadea, tristura.. / bolbora erreetan
galdutako ametsetan / bizi bila, bizi pila.
Gaztetasuna eta kemena
Eta, halako batean / bala hura nire larru azalean
odol goria borborka, heriotza ate joka / Azkena da! Azkena da!
indarge eta goibel, ospitalean / gero kartzelan
sei urte, heriotz zigorpean / gero berrogei gehio
oxala ez balitz jaio / borreroa, hiltzailea.
Musika: I. López de Sar
Hitza: I Murua |