|
AISTERRAZU
«AISTERRAZU DA PLAZA» HAINBAT LAGIN, 1997
Aita San Pedro bailaran
aurkitzen da Aisterrazu
jakinean jartzen zaitut
lendikan ez badakizu
jai arratsalde alaia
igaro nahi badezu
bertara inguratzea
besten beharrik ez dezu.
Euskaldun erromeria
zuretzat bada atsegin jaiero ipintzen degu datorrena goza dedin
trikiti ta porrusalda
fandango ta arin arin
aukera izango da bai
nahi duenak dantza egin.
Dultze meneoa ere
nahi duenak dantzatu denetik jotzen da hemen
da zerorrek aukeratu
lenago pekatu zala
orain ez dala pekatu
etsai madarikatuak
majo zirikatzen gaitu. Bailara honetan bada ez dakit zenbat birtute argatik erromeria
jaiero ipintzen dute euskaldun ohitura zarra
bihotzez maite bai dute
agur da jarrai aurrera
mundua mundu dan arte.
LAJA ETA LANDAKANDA
Musika: Inazio Garmendia
Hitzak: Kaxiano |