|
AISTERRAZU
«AISTERRAZU DA PLAZA» HAINBAT LAGIN, 1997
Ezagutzen ahal dezu
San Pedro auzoa
Aiako txoko polit ta kuriosoa
ai, oi, ene ta kuriosoa
trikitixa zaleen zorion osoa.
Orain erromeriak
agortzear daude
eskerrak zu hor zauden eustearen alde
ai, oi, ene euztearen alde
igande arratsaldeak zer dira zu gabe.
Aitormen bat egingo
dizut Aisterrazu
erromeri zaharraren usaia daukazu
ai, oi, ene usaia daukazu
eta gaur egungoen bihotza zera zu.
Oroitzapen on asko
degu Aisterratzun
ez inoiz kemenik joaten ez zaizun
ai, oi, ene joaten ez zaizun
luzaruan orrela gozatu gaitzazu.
ZABALE ANAIAK
Musika: Xabier Alberdi (Zabale)
Hitzak: Xabier Eguzkitze |