|
EUXTAKIO
«AISTERRAZU DA PLAZA» HAINBAT LAGIN, 1997
Euxtakio zer da begia?
galdera errezegia
nere amonak haundia
baino lehiotikan behera
erori zitzaion ia
kolakin pegatu dio
orain "de kategoria".
Hanka zer den esplikatu
nahi badezu enteratu
nere osaba bisitatu
gerran bat galdu omen zun
ta ez diote bueltatu
bestia okerra dauka
nahiz ta zuzen begiretu.
Esan zer dan belarria?
nere aiten gorreria
bai dala ikaragarria
"whisper XL" dauka
alde batean jarrian
ta beste aldean darama
harentzako bateria.
Behatza zer den galdegin
nik erantzungo dizut fin
nere osaba da Martin
arotza da ta lau behatz
moztu zitun zerrarekin
ta orain saludatzen du
erdiko behatzarekin.
GOZATEGI TALDEA
Musika: Herrikoia
Hitzak: Ibon Karrera, Xabier Nazabal |