|
SEME
«AISTERRAZU DA PLAZA BI» HAINBAT IZ, 2001
Izarrak eta ilargia
haizea eta gaua
biok alkar, eskutik hartuta
maitasunezko momentuak
Orain, hemen ondoan zaitut
jakin gabe zertan guden.
Gauza bat esan behar dizut
jakin zazu nola nagoen.
Seme, orain banoa;
ez galdetu, nora noan
erantzunik gabeko galdera
seme orain banoa,
beste batzuen modura
erantzunik gabeko galdera da
Bizitza aurrerantz doa
oroitzapenak utziz
nitaz gogoratuko zara
oroitzapen hoietan biziz
Seme...
Lasai, maite, etzazula negar egin.
Zure ondoan egongo naiz, betirako
momentu onak eta txarrak, pasatzeko
zure ondoan egongo naiz, betirako.
Seme...
Musika: Xabier Solano
Hitzak: Yon Mari Beasain / Xabier Solano |