|
AIAKO HARRITAN
«AISTERRAZU DA PLAZA BI» HAINBAT IZ, 2001
Herri hau ulertzeko
modu bakarra da
bertako hizkuntza zaharra
erabiltzea.
Ama lurrak sortu zuen
inoiz ez desagertzeko
euskaldunok elkarren artean
ondo ulertzeko.
Gure ahotan murgildurik
dabil zeharo nahasturik
hitz arrotzek ordezkatuko duten
beldur ilunean.
Laguntza eske ari da
gure lagun zaharra
askatasunaren argiakin
Lasaituko da.
Gure arbasoen hitza
lurraren bizitza,
bihotza eta hizkuntza
Aiako harritan dabiltza.
Musika: Muganix / Kristina Solano
Hitzak: Ibon Tamayo |