|
AUSNARREAN
«AISTERRAZU DA PLAZA BI» HAINBAT IZ, 2001
Neskatako kuntu batzuk
orain bertsotan jarriak
sarri gertatu oi dira
gauza nahiko mingarriak
baiņa dena aldatu du
oraingo moda berriak
Batzuena da itxura
ta bestena mingaiņa
izango ote naiz kapaz
bat ligatzeko aņa
atrebitzera nijoa
arriskutsua da baiņa
Ile horiak enbido
eta beltzaranak paso
gehien gustatzen danari
egin behar zaio kaso
eta ona baldin bada
norberarentzako jaso
Tiradizo berezia
badauka zure zerbaitek
baiņa etxera bakarra
garbi aitortu dezaket
gaur zuk erakartzen nauzu
eta bihar beste batek
Irrifar gozo gozoa
eta izar bi, begietan
oberena zinakela
badakit egi egitan
baiņa ala ere beti
biziko nahiz inbiritan
Musika: ?
Hitzak: ? |