|
BARRAREN BESO ZABALA
«AISTERRAZU DA PLAZA BI» HAINBAT IZ, 2001
Azkenetan da gaurko arratsa
ilunabarrak lehen urratsa
animoa altxa
barra ertzeko esperantza
azkena galtzen dena da antza.
Konbinatuen zapore fina
ondo uztartu behar jakina
dantzarako grina
musika ere atsegina
biontzat apropos egina.
Maitasuna ez da maiztasuna
gutxitan larrosa maiz asuna
eraman erraza nahiz astuna
katea bilakatzen da eraztuna.
Edalontziaren bi aldetan
ezpain gorrien zantzuak bertan
ta izotza ketan
nik ere nahi dut gau honetan
urtutzea zure besoetan.
Begirada bat, bi begirada
gurutzatzeak barne zirrara
hara, hara, hara
gu biok bat izango gara
nigana hurbiltzen bazara.
Musika: Eneko Etxabe
Hitzak: Amaia Agirre |