|
MIKEL GOŅI
«AISTERRAZU DA PLAZA BI» HAINBAT IZ, 2001
Erotu ditu zaleak
erotu digu pelota
frontoia zutik jartzen du
naiz ta txapa azpira bota
Plazaren erdira hor dator zezena
izena Mikel du, Goņi abizena
kirolariaren itxurik ez du
baina berez dauka pelotari sena
Eskuz indartsua, buruz ariņa
tantoa galtzen hartzen du miņa
maldiziotan madarikatzen ditu
Jaungoikoa eta Ama Birjiņa
Gantxoarekin Titiņek ordago
saltatzeko prest mutila hor dago
zilipurdika bueltak ematen ditu
ia pelotak berak baino gehiago
Astintzen ditu beheak eta goiak
azpiko txapak, ta goiko koltxoiak
berdin du galdu edo irabazi
Goņik beteko ditu frontoiak
Musika: Imuntzo
Hitzak: Amets Arzallus |