|
ASTOA BALAAN
«TELEBISTAREN HAURRAK» PATXI ETA BATBIRU AGORILA, 2004
Asto koskor bat zela debozionetan
Sartu zen elizako koro barne hetan
Eta ihanka lotu bere otoitzetan
Aldereko buketak ausikiz artetan
Utzirik lo kuluxka ta konfezionala
Jaun erretorak hartu du kurutze makile
Eta hartaz zanpatuz debrutarat zoala
Elizatik aizatu oi gure kabala
Zergatik ez den aizu elizan astorik
Pentsaketan ari da Balaan geroztik
Orhoit baita asto bat beretter izanik
Lehen eguberria geratu zelarik |