|
OTO ZAHARRA
«TELEBISTAREN HAURRAK» PATXI ETA BATBIRU AGORILA, 2004
Ene aitatxik dauka
Oto bat xarmanta
Urtez aberats eta
Motorrez maranta
Jaezko neguaz geroz
Zilo du kapota
Han emana du naski
Kautzuko turruta
Urrundik entzun eta
Otoa eztulka
Zakurrak hasten dira
Ihesi zakarka
Leherturik baditu
Oiloak ehunka
Mutxurdinak hamar bat
Jendarmak hamaika |