|
GOIZEAN GOIZ JEIKIRIK
«TELEBISTAREN HAURRAK» PATXI ETA BATBIRU AGORILA, 2004
Goizean goiz jeikirik, argia gaberik
Urera joan ninduzun, pegara harturik
Jaun txapeldun gazte bat jin zautan ondotik :
« heia nahi nuenez urera lagunik »
- Nik : « ez nuela nahi urera lagunik
Aita beha zagola salako lehiotik »
Aita beha zagola ezetz erran gatik
Pegarra joan zerautan besotik harturik
Urera ginenian ez ginen egartsu
Galdegin zautan ere: " Zunbat urte tutzu ?"
- "Hamasei ... hamazazpi orain'ez komplitu : Zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu"
Etxerat itzultzeko, nik dutan beldurra
Ez jakin nola pentsa amari gezurra!
-Arreba nahi duzu nik erakutsi zuri,
Etxerat itzultzeko zer erran amari ?...
« Urtxo xuri pollit bat gabaz dabilana,
Hark ura zikindurik, egotu naiz ama ! »
Dakigunaz geroztik zer erran amari,
Dugun pegarra pausa, gaitezen liberti ! |