|
OLATU BERRI
«KILOMETROAK 04» GOZATEGI / HAINBAT IKASTOLEN ELKARTEA, 2004
Bi mila jiratu ta
laugarren urtean
urrian sartu eta
hirugarrenean,
Itxaspe, Talai-mendi,
Oibarzar, Mollarri,
kilometroak mila,
asmo bat bi herri.
Hori hala ez bada
jendeari galde,
baleak joan ziren
baina hemen gaude.
Ebata da Zarautzen
galerna Oriyon,
begira euskarari
ze indar darion!
Itsaso zahar, olatu berri,
gu poparean goaz, nork nahi du etorri?
Itsaso zahar, olatu berri,
kresalak egin dio euskarari xirri.
Bederatzik aldian
ikastolan ekin
Roke, Alaitz, Atxaga
ta Mohamedekin,
Sei traineru joan ziren,
hizkuntza bizi zen...
izan ginen, bagara
ta izan gaitezen.
Nikolas, egin jolas!
Ta, Ayo Pelayo!
Bertan gera gaitezke
edo aurrera jo.
Kresalaren antzera
euskarari xirri
egin nahi dion hura
gurekin etorri.
Itsaso zahar, olatu berri,
gu poparean goaz, nork nahi du etorri?
Itsaso zahar, olatu berri,
kresalak egin dio euskarari xirri. |