|
HAMAIKA URTE BARRU
«» KONTRAIRO IZ, 1999
Egunak argi, gauak ilun,
zeru gorriak,
izar ederrak
hamabostean behin,
aintzinako lekuetan
festarik festa
eguneroko ilusioa
suaren gainean dantzan.
Hodei ilunak
egun motela,
ohean etzana,
ispiluaren aurrean
hi hintzena
hemen gaur, bakarrik,
galdua,
egun bat gutxiago
lo egin,
zarratu begiak,
berandu da
taxi horiak espaloian,
infernuko atean,
zuzen heriotzeraino.
Berandu da benetan,
taxi horiak,
infernuko atean,
zuzen heriotzeraino.
Hitzak: Amaia Irureta
Musika: J. Andres Rodriguez |